Back

2 urteko iraupena duen etapa honetan, gure ikasleak ondoren izango dituzten ikasketetan, bai unibertsitatean bai goi mailako zikloetan, arrakasta lortzeko prestatzen ditugu.

Ikaslea, modu kooperatiboan bere ikasketa prozesuko protagonista izatea lortu nahi dugu.

Bachillerato La Salle

Gure ikasleak, etorkizunari aurre egiteko gai izatea, pertsona jakitunak, kritikoak, konprometituak eta arduratsuak izatea nahi dugu.

Gaur egungo erronkei aurre egiten lagunduko dien Ikaskuntza Testuinguru Berrian oinarritzen gara.

Honetarako, alderdi ezberdinetan jartzen ditugu gure indarrak. Ikaslea ardatz izanik, etapa amaitzean lortu nahi ditugun helburuak honakoak ditugu:

Formakuntza, adimen eta giza heldutasuna eta ezagutzak ematea, erantzukizunez eta gaitasunez bizitzan garatzeko eta aurrera eramateko.

Ikasle autonomoak lortu nahi ditugu, planifikatzeko gaitasunarekin, esfortzurako eta lan pertsonalerako prestatuak.

1.-argazkia.jpg

Irungo La Sallek eskaintzen dizkizu:

  • Kalitatezko hezkuntza
  • Prestakuntza integrala
  • Etorkizunean edozein ikasketa egiteko aukera.
  • Aholkularitza pertsonalizatua (Orientazioa)
  • Hizkuntza ereduak: A eta D
  • Atzerriko ikastetxeekin ikasle-trukea
  • Kultura Zientifikoa ingelesez
  • Batxilergo duala
  • Batxilergo musikala
  • Osasun Zientziak
  • Zientziak eta teknologia 
  • Giza zientzia
  • Gizarte zientziak

GAI KOMUNAK

ZIENTZIAK

GIZA ETA GIZARTE
ZIENTZIAK